Kalitatea
Galvanizados Lacunza SAk 2003ko martxoaren 17tik aurrera du ezarria ISO 9001:2000 arauaren araberako Kalitatea Kudeatzeko Sistema..
Bezeroarenganako arreta eta enpresako langileen inplikazioa eta motibazioa dira gure kalitate politikaren oinarriak. Ondo egindako lana pozbidea da guretzat zein gure bezeroentzat.
Applus-ek ziurtatzen du Kalitatea Kudeatzeko Sistema, ISO 9001: 2000 arauaren arabera, betiere.
Ingurumena
Galvanizados Lacunza, S.A. enpresa oso leku ederrean dago kokatuta, mendiz, ibaiz eta baso hostotsuez inguraturik. Ondorioz, ingurumenarekiko errespetua eta kezka gogoan izaten ditugu beti. Gure instalazioetan ez dugu dirurik xuhurtu ingurumena zaintzeko orduan, eta hori lortzeko beharrezkoak diren inbertsio eta kontrolak egin ditugu.
Horren emaitza da berriki eskuratu dugun Ingurumen arloko Baimen Osatua, enpresan Ingurumena kudeatzeko sistema gisa ezartzen ari garena.
|