| Galvanizados Lacunza S.A. enpresa 1986. urtean sortu zen, eta bertan, burdinazko eta altzairuzko piezen murgilketazko galbanizazioa egiten dugu.
Lantegiak guztira 6.000 metro koadro hartzen ditu. Lantegiaren zati handi bat (3.000 metro) piezak lantzeko eta galbanizazioa egiteko pabilioi estaliak dira.
Gure langileek, teknikariek zein produkzio-sailekoek, eskarmentu handia dute, eta azken belaunaldiko makinak ditugu; horri esker, oso kalitate handiko produktuak egiten ditugu.
APPLUSek egiaztaturiko ISO 9001-2000 arauak bermatzen du gure produktuen kalitatea.
Galvanizados Lacunza S.A. Espainiako Asociación Técnica Española de Galvanización (ATEG) elkarteko kidea da. |