|
Profil hutsak daramatzaten artikulu eta eraikuntza metalikoetan ezinbestekoa da aireztapen-zuloak egitea, zinka zulo horietan sartu eta haietatik atera dadin, bai eta horietan airea sar eta haietatik atera dadin ere.
Nolanahi ere, ez da komenigarria galbanizazioaren ondoren zulo horiek estaltzea; izan ere, hutsune horiek barneko aldeari ematen dieten aireztapenak pasibazio-kapa bat sortzen du zinkezko barne-estalduran. Edozein arrazoirengatik zulo horiek estaldu egin beharko balira, plastikozko, altzairuzko edota berunezko tapoiekin egin daiteke.
| PROFILAREN DIAMETROA (mm) |
ZULOAREN GUTXIENEKO (mm) |
| < 25 |
10 |
| 25 - 50 |
12 |
| 50 - 100 |
16 |
| 100 - 150 |
20 |
| > 150 |
Kontsultatu galbanizatzailearekin |
|