|
Galbanizatu behar diren piezei aldez aurretik ematen zaien tratamendua prozesua bera bezain garrantzitsua da, izan ere, tratamenduak baldintzatuko ditu estalduraren itsaskortasuna eta uniformetasuna. Hona materialak tratatzeko jarraitzen ditugun pausoak:
Prozesuaren deskribapena ikusteko, grafikoan sakatu ezazu.
1.- DESKOIPEZTAKETA:
Prozesu hau materialei koipea kentzeko egiten da. Batzuetan, soluzio alkalinoetan sartzen da pieza; beste batzuetan, ordea, deskoipeztatzaile azidoekin garbitzen da. Soluzioaren tenperaturak 30 eta 40 gradu bitartekoa izan behar du. Garbitzeko fase hau ezinbestekoa da ondorengo bainuak eraginkorrak izateko.
2.- DESUGERKETA:
Materiala azido klorhidrikozko bainu batean murgilduz egiten da desugerketa. Hari esker, galbanizatu beharreko gainazalen oxido metalikoak desagertzen dira eta gainazala garbi geratzen da -substantzia kimikorik gabe-. Bi faktorek zehazten dute desugerketan eman beharreko denbora: batetik, piezen gainazalaren oxidazio maila, eta bestetik, azido-soluzioaren kontzentrazioa.
3.- GATZ-BAINUA EDO FLUXATUA:
Gatz-bainua (zink kloruroarekin eta amonu kloruroarekin egindako nahasketa) edozein ezpurutasuna ezabatu eta azal metalikoa garbi-garbia uzteko erabiltzen da. Garbiketa egiteko gatzezko bainu batean murgiltzen da produktua eta gainazal ferroso eta zink-aleazioaren arteko itsaspena ziurtatzeko erabiltzen da. Fluxaren tenperaturak 50 eta 60 gradu zentigrado bitartekoa izan behar du.
4.- ZINK BAINUA:
Galbanizatu beharreko piezak zink urtuzko bainuan murgiltzen dira 450 graduko tenperaturan. Kontu handia eduki behar da materiala bainuan sartzerakoan, bertatik ateratzerakoan eta xukatzerakoan, galbanizatuak kanpotik zein barrutik baitu eragina. Halaber, oso garrantzitsua da materiala ondo prestatzea gasak egoki jariatzeko eta zink urtua barnealdean sartu eta hura behar bezala estal dezan.
5.- HOZTEA:
Behin galbanizazioa bukaturik, piezak uretan edota aire zabalean hoztu daitezke.
|