Galbanizatuak
Galbanizazioaren aplikazioak

ERAIKUNTZA

INDUSTRIA-INSTALAZIOAK

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA

HIRI-ALTZARIAK

KIROLA ETA AISIALDIA

ELEKTRIZITATEA ETA TELEKOMUNIKAZIOAK

ERREPIDEETAKO EQUIPAMENDUA

GARRAIOA
Zer da galbanizazioa? Zer onurak ditu?
Beroko galbanizazioaren bitartez, burdina edo altzairua zink urtuzko bainu batean murgildu eta zinkez gainestaltzen da, gutxi gorabehera 450 gradu zentigraduko tenperaturan. Prozesuari murgilketazko edo sugarrezko galbanizazioa ere esaten zaio. Galbanizazioa hezetasunak eta kutsadurak burdinan sortzen duten oxidazioa eta korrosioa saihesteko erabiltzen da.
Denbora gehiago irautea
Ez du mantentze-gasturik
Estaldura-bermea

Galbanizazioaren prozesua
Galbanizatu behar diren piezei aldez aurretik ematen zaien tratamendua prozesua bera bezain garrantzitsua da, izan ere, tratamenduak baldintzatuko ditu estalduraren itsaskortasuna eta uniformetasuna. Hona materialak tratatzeko jarraitzen ditugun pausoak.
1. DESKOIPEZTAKETA
2. DESUGERKETA
3. GATZ-BAINUA EDO FLUXATUA
4. ZINK BAINUA
5. HOZTEA
Galbanizazioak bete beharreko baldintzak
Espainiako eta Nazioarteko UNE EN ISO 1461 arauak (Burdinan eta altzairuan akabatutako produktuak berotan galbanizatzeko estaldurak. Zehaztapenak eta saiakuntza-metodoa) zehazten ditu zein baldintza bete behar dituzten beroko galbanizazioaren bitartez etenkako instalazioetan egiten diren estaldura galbanizatuek.
Murgilketazko galbanizazioak kalitate ona duen jakiteko, gainazaleko itxura, itsaspena eta lodiera izaten dira kontuan. Piezaren lodiera da garrantzitsuena, izan ere, piezaren iraupena zuzenki proportzionala da lodierarekiko.
Piezaren lodiera | Kanpo-estaldura (gutxienekoa) | Batez besteko estaldura (gutxienekoa) | ||
g/m2 | µm | g/m2 | µm | |
Altzairua > 6 mm | 505 | 70 | 610 | 85 |
Altzairua > 3 mm hasta =< 6 mm | 395 | 55 | 505 | 70 |
Altzairua >= 1,5 mm hasta =< 3 mm | 325 | 45 | 395 | 55 |
Altzairua < 1,5 mm | 250 | 35 | 325 | 45 |
Moldekatutako piezak >= 6 mm | 505 | 70 | 575 | 80 |
Moldekatutako piezak < 6 mm | 430 | 60 | 505 | 70 |
Materialaren prestakuntza
Profil hutsak daramatzaten artikulu eta eraikuntza metalikoetan ezinbestekoa da aireztapen-zuloak egitea, zinka zulo horietan sartu eta haietatik atera dadin, bai eta horietan airea sar eta haietatik atera dadin ere.
Nolanahi ere, ez da komenigarria galbanizazioaren ondoren zulo horiek estaltzea; izan ere, hutsune horiek barneko aldeari ematen dieten aireztapenak pasibazio-kapa bat sortzen du zinkezko barne-estalduran. Edozein arrazoirengatik zulo horiek estaldu egin beharko balira, plastikozko, altzairuzko edota berunezko tapoiekin egin daiteke.
PROFILAREN DIAMETROA (mm) | ZULOAREN GUTXIENEKO (mm) |
< 25 | 10 |
25 - 50 | 12 |
50 - 100 | 16 |
100 - 150 | 20 |
> 150 | Kontsultatu galbanizatzailearekin |
Idatzi eta lagunduko dizugu
Bulegoak
Lakuntza (Nafarroa)
Ordutegia
A-O: 8:00 a 22:00
L-I: Itxita
Telefonoa
Fax 948 57 60 34